Interlingua
Interesik al duzu nazioarteko komunikazioan Europan, Ipar eta Hego Ameriketan, Australian edo Afrikako eremu handietan?
Ikasi nahi al duzu hizkuntza bat, baina uste duzu hori zaila dela?
Gertatzen al zaizkizu interesgarri hizkuntzak orokorki?
Har ezazu kontuan eta ikas Interlingua, nazioarteko komunikaziorako tresna modernoa!
Interlingua honelakoa da:
Paneuroparra. Interlinguak ondoko hizkuntzetatik idokitako hitzak erabiltzen ditu: italiera, espainiera/portugesa, frantsesa, ingelesa, alemana eta errusiera. |
|
Zientifikoa. Interlingua europar eta amerikar hizkuntzalari askoren lankidetza handi baten emaitza da. Haiek metodikoki idoki dute europar hizkuntza nagusiei erkide eta nazioartekoa den hiztegia. |
|
Naturala. Interlinguaren alderdi bat ere ez da artifiziala edo asmatua. Ezaugarri guztiak europar etorkiko hiru hizkuntzatan gutxienez oinarriturik daude. Interlingua: artifizialtasunik gabeko sinplifikazioa! |
|
Praktikoa. Milioika pertsonak Interlingua "begiratu batean" ulertzen dute. Bereziki hizkuntza erromantzeen hiztunek Interlingua berehala ulertzen dute, eta ia ahaleginik egin gabe. Ezin hobea zure bidaietarako! |
|
Erraza. Interlinguaren gramatika oso beti-batekoa da eta hitzen ahoskera arau hertsi eta sinpleen araberakoa da. Interlinguarekin salbuespen eta irregulartasunez betetako zerrenda amaigaberik ez... Interlingua ikastea atsegina da oso! |
|
Pedagogikoa. Interlinguarekin, zeuk ia automatikoki zeure ama hizkuntzako hitz "arrotz" edo "landu" asko ikasten dituzu. Interlingua geroagoko zeure ikasketetarako oinarri ezin hobea da. |
|
Neutrala. Interlingua ez da kultura edo herri bakar baten jagegoa. Jaiotzetiko ezein ere hiztunek ez du abantaila bidegaberik. Hitzegin ezazu Interlingua eta eman iezaiozu amaiera hizkuntza bereizkeriari. |
|
"Latin modernoa". Nazioarteko hitz gehienak latin edo grekotikoak dira. Interlinguan, nazioarteko hitz hauek forma prototipikoak eta estandarizatuak hartzen dituzte. Ondorioa "latin moderno" bat da nazioartekoa eta sinplifikatua, dotorea eta praktikoa. |
|
Jostagarria. Interlinguarekin zeuk pertsona adimendun eta originalez beteriko eta handituz doan erkidego bat aurkituko duzu. Gure konferentziak ezin ahaztuzko esperientziak dira. Etor zaitez eta josta gurekin! Ongi etorri! |
Version breve
Interlingua nazioarteko hizkuntza bat da zein izan baitzen Europa eta Amerikako hizkuntzalari askoren lankidetzaren emaitza. Interlinguako hitzak latin, greko eta beste hizkuntzetatiko nazioarteko hitzetan oinarriturik daude existitzen direnak italieran, frantsesean, espainieran/portugesean, alemanean eta errusieran. Interlinguaren gramatika sinple eta erraza da. Ahoskera erregularra eta kontinental europarra da.
INFORMATION |
Contacto: Representation e organisationes national de interlingua |
Film: Hallo, hallo – nos presenta interlingua! |
Dictionarios e cursos de interlingua |
Materiales pro studiar interlingua |